Turismoa
Turismoa
Gaintzako Ibilbideak
Leku erakargarrienak nabarmenduko ditugu, hainbat arrazoiren arabera: etnografikoa, kulturala, naturala edo bertatik ikus dezakegun panoramikagatik. Ibilbideetan zehar geldiunetxoa egitera gonbidatzen zaituztegu, eta aldi berean, zuen gustuko interesgune berriak deskubritzera.
Ibilbide horietan askotariko landaretza aurkituko duzue. Batetik, naturak basoaren barruan eskainitakoa: haritza, akazia, urkia, Iparraldeko haritza, pagoa, gaztainondoa, mahatsondo- hostoa, goroldioa, otea, txilarra, mihura... eta bestetik, baserrien inguruan gizakiak landatutakoa: sagarrondoa, mahastia, intxaurrondoa...
Gure lurraldeetan barrena hainbat animalia ere aurkituko dituzue, batzuk landak garbi eta txukun mantentzeko hain beharrezkoak direnak: behorrak, ardiak, behiak... eta beste batzuk, berriz, basoaren isiltasunean lasai bizi direnak: basurdea, azeria, katagorria, orkatza..
- Gaintza-Baliarrain-Altzagarate-Gaintza
- Gaintza-Arrue-Esporraga-Gaintza
- Gaintza-Altzaga
Gaintzara etorriz gero non jan?
Herrian taberna bat daukagu: Kale Txiki.
KALE TXIKI JATETXEA
Kale Txiki jatetxea herriko plazaren ondoan kokatzen da. Honek ere inguru zoragarria du, Gaintzako herriko parajeak izugarriak direlako. Bertako produktuak dastatzeko aukera izango duzue, etxeko espezialitateen artean honakoak aurkituz: Baserriko oilaskoa, plantxan egindako legatza, etxeko postreak...
Interes datuak:
Helbidea: Gaintza Diseminado Barreiatua, 34, 20248 Gaintza, Gipuzkoa.
Telefono zenbakia: 943 88 62 43