Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko orrien irudia



 

Aplikazio habiaratuak

LIBURUTEGIA

 

Dinamizazioa:

Herria dinamizatu eta bertakoen parte hartzea sustatzeko asmoz, Gaintzako Udal Liburutegian ekintza kultural ezberdinak egiten dira. 

Eskaintza hau, mota guztietako pertsonentzat egiten da, adinekoak, helduak, emakumeak, haurrak... biltzen dituzte besteak beste. 

Bertan ematen den zerbitzua ez da edozein liburutegitan aurkitzen dena. Alde batetik, adinekoentzako saioak eskaintzen dira, memoria jokoetatik hasita soinketa saioetara.

Bestalde, emakumeon foroa hilean behin elkartzen da bertan, ekintza ezberdinak burutzeko asmoz. Eta amaitzeko, herriko txikientzako ere jarduerak antolatzen dira (ipuin kontalariak, gai ezberdinen lanketa, eskulanak, jolasak...) 

 

Liburutegia:

Liburu erosketen gaineko iradokizunen bat egin nahi izanez gero edo bestelako eskaera, gomendio, kexa edo ideaiaren bat izanez gero harremanetarako honako helbidea duzu:

  • Helbidea: Gaintzako udaletxea
  • Telefonoa: 943 889 564
  • Posta elektronikoa: liburutegia@gaintza.eus
  • Ordutegia:
    Astelehenetik Ostiralera: 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

 

Zerbitzuak

  • Liburuak irakurri, liburu mailegua, ikasgela.
  • LAM zerbitzua (liburu bat lortu nahi duenak eskaria egin eta beste liburutegi batetik ekarri daiteke)
  • E-liburutegia (mailegu digitala)
  • KZgunea

 

 

 

Liburutegiko argazkiak

Liburutegia


 

Haur - Txokoa


 

KZ Gunea