Kokapena
Kokapena
Gaintza, Goierriko eskualdean kokatzen den landa eremuko herria da. Aralarko mendi magalean aurkitzen da muino baten inguruan sakabanatuta, herri kaskoa muinoaren gorenean eta inguruko lurretan zehar gainontzeko baserriak, bata bestearengandik ez oso hurbil. Eguna garbi izanez gero Aizkorri eta Murumendi moduko mendiak ederki ikus daitezke. Egun 137 biztanle ditu eta 6 km² ko azalera. Eskualde guztiak bezala klima atlantiarra eta orografia malkartsua du. Auzo gunea 446 metroko garaieran aurkitzen da.
Gaintzako muganteak honako hauek dira: iparraldean Altzaga, Abaltzisketa ekialdean, Ordizia mendebaldetik eta hegoaldetik Zaldibia.