Datuak, demografia etab.
Datuak, demografia etab.
1860. urtean udalerrian 500 biztanle bizi omen ziren eta 40 urteren buruan 100 biztanletik gora galdu omen zituen. Halere 50. eta 80. hamarkada artean jasan zuen jaitsiera handiagoa izan zen, 30 urteren barruan 232 biztanle galdu baitzituen. Dirudienez ordura arte landa eremuan bizi eta dihardun zuen biztanleria behe lautadan indarrean ari zen industria gunera lekualdatu zen, jadanik abian zen biztanleriaren gain behera indartuz.
Gaur egun, 124 biztanle ditu (2019ko datuak). Urteetan Gaintzako biztanleria mantendu den arren, 2000. Urtean egindako azterketa txostenetik orain arte biztanleria jaitsi egin da, 128 biztanle izatetik 124 biztanle izatera igaro baita.
2004-2006 urteak izan ziren igoera eman ziren urteak (eraikin berriak egin baitziren frontoiaren aldamenean). Hala ere, azken urteetan jaitsi egin dela nabarmena da.
Biztanleria jaistearen arrazoiak anitzak izan daitezke: langileriaren gehiengoak eskualdeko beste herriren batean egiten du lan, ez dago ikastetxerik eta herriko haur eta gazteak Ordiziako edo inguruko herrietako ikastetxeetara jotzen dute, haur kopuru txikia biltzen du, jarduera ekonomiko txikia du, herri mugimendurik ez dago… besteak beste.
80. hamarkadatik gaur arte, Gaintzako biztanleriak gorabeherak izan dituela esan dezakegu, nahiz eta 2001. Urtetik aurrera joera orokorra igoerarena izan den (lehen grafikoan ikusi dezakegun bezala).
Inguruko herriekin alderatuta, Gaintza da biztanle gutxien dituen herria, Altzagak 188 biztanle, Mutilok 250 eta Aramak 202 izanik. Mende berria hastearekin batera Altzaga, Arama eta Mutiloko egoerak aldaketa nabarmena jasan zuen, biztanleriaren egoerak goranzko norabidea hartuz.