Alkatearen agurra

Alkatearen agurra

Ongi etorri Gaintzako Udalaren web orrialdera.

Alkatea

Biztanleen arteko harremana eta komunikazioa erraztea da udalaren helburuetako bat, garrantzitsuena ziur aski. Horretarako, Gaintzako Udalaren web orrialde hau eskaintzen da.

Webgune honetan, herriaren inguruko eta udaleko sail guztien jardunaren informazioa aurkitu ahal izango dute herritarrek.

Horrez gain, biztanleek ahalik eta gehien parte hartzea bilatzen da eta webgune hau tresna egokia ikusten dugu horretarako. Webgunearen berrikuntza ere horren haritik etorri da, erabilgarriagoa, osoagoa, etab. izateko.

Besterik gabe, denontzat erabilgarria eta onuragarria izango delakoan, web gunea erabiltzera animatzen zaituztegu.

Gaizka Olaetxea Balerdi
Gaintzako alkatea