Eduki publikatzailea

Atzealdea X.GOIERRI RALLYSPRINTA

ERREPIDE MOZKETA: goizeko 9:00etatik arratsaldeko 18:30etara (ez da zehatza) Mugitu behar izanez gero deitu txanda hartzeko 688642894 (UGAITZ) Elizazpi auzotik Agerretik behera Zaldibia aldera zabalik egongo da.

2026·03·13


ERREPIDE MOZKETA:

Goizeko 9:00etatik arratsaldeko 18:30tara (ez da zehatza) errepidea itxita egongo da.

Herritarrak bakarrik mugitu ahalko dira errepide nagusian. Horretarako derrigorrez txanda hartu beharko dute.

Txanda hartzeko: 688.642.894 UGAITZ

 

4 pasaldi izango dira:

  • 09:30 - 11:10
  • 11:30 - 13:10
  • 14:30 - 16:10
  • 16:30 - 18:10

Egun guztian zehar ZABALIK egongo den bidea: Elizazpi auzotik Agerretik behera Zaldibiaruntz.

 

IBILBIDEA:

Bi tramo egingo dituzte, eta tramo bakoitzak 2 saio edo pasada izango ditu:

A TRAMOa:

Goizez izango da eta norabidea Aranguren baserri paretik abiatu eta Larraitz aldera joango da.

B TRAMOa:

Arratsaldez izango da eta norabidea Larraitz aldetik etorriko da eta Ordiziarantz joango da.