Eduki publikatzailea
Atzealdea UKENDU TAILERRA
2020·02·26
Otsailaren 22ko larunbat goizean Gaintzako On Bide elkartean ukendu tailerra burutu genuen. Adin ezberdineko 15 pertsona bildu ginen bertan eta izugarri ondo pasatu genuen tailer hau burutzen.
Lehenik eta behin, Bidatzen eskutik, azalpenak jaso genituen eta ondoren, taldeetan banatuta hiru ukendu mota egin genituen: antinflamatorioa, infekzioetarako ukendua eta erredurentzako ukendua.
Horretaz gain, elkar ezagutzeko aukera izan genuen, harremanak sustatuz eta giro aparta sortuz!
Halaber, aurrerantzean egiteko tailerren proposamenak egin ziren, beraz adi egon etorri daitekeenari!