Agenda
Atzealdea UDAKO JARDUERAK
DEIALDIA
Honako honen bidez deialdia luzatzen da aurtengo udan haurrekin egin asmo diren jardueretan dinamizatzaile eta begirale lanetarako pertsona aukeratzeko.
Hautagaiek bete beharreko baldintzak:
- 18 urtetik gorako adina izatea.
- Euskara ondo menperatzea.
- Haurrekin dinamizatze eta begirale lanetarako gaitasuna izatea.
- Herritarra izatea baloratuko da.
Lanaldia: egunean 4 ordukoa izango da. Plangintzarako beharreko orduak barne direla.
Epealdia: 2021 eko ekainaren 28tik uztailaren 30 arte. (Biak barne)
Egin beharreko lanak:
- Haurrentzako jolas eta eskulanen plangintza egin eta burutzea.
Interesatuta zaudetenok eman izena udaletxean, bulego ordutegian.
Izena ematerakoan lan programa aurkeztu, baita bakoitzaren curriculum-a ere; horien arabera hautaketa egin ahal izateko.
Baloratuko dira:
- Herriarekiko eta herria ezagutarazteko egiten diren planak.
- Proposatutako eskulanen berezitasunak.
- Naturarekin lotutako planak.
- Berdintasuna jorratzen duten aktibitateak.
Izena emateko epea: 2021eko ekainaren 04 arte
Gaintzan, 2021eko maiatzaren 21ean
Alkateak;
GAIZKA BALERDI