Eduki publikatzailea

Atzealdea GAINTZAKO HONDAKINEN KUDEAKETA

Sasietak jakinarazi duenez hondakin guztiak errefusa bezala tratatu behar dira.

2020·04·01


GAINTZAKO HONDAKINEN KUDEAKETA
COVID-19 BIRUSAREN ONDORIOZ, BERROGEIALDIAN EDO GAIXO EGON DAITEZKEEN HERRITARREI EGOKITUTA

Sasietatik jakinarazi digute Covid-19 gaixotasuna duten edo berrogeialdia (kuarentena) bete behar duten herritaren hondakin guztiak errefusa  bezala tratatu behar ditugula.

Hau horrela burutu dadin, BERROGEIALDIA BETETZEA EZARRI ZAIEN HERRITARREI ETA COVID-19 GAIXOTASUNA IZAN DEZAKETENEI GAINTZAKO UDALERA 943 889 564 EDO GAIZKARI 607 95 972 DEITZEKO ESKATZEN DIZUEGU. Bertatik bideratuko dizuegu egin beharreko guztiaren informazioa.

Gaintzako Udalak ondorengo neurriak eta bitartekoak zehaztu ditu berrogeialdian edo Covid-19rekin gaixo egon daitezkeen bizilagunen hondakin hauen kudeaketarako:

  • NOLA: Covid-19 gaixotasuna duenak edo berrogeialdia bete behar duenak Gaintzako Udalera deitu behar du. Telefonoz azalduko zaizkio eman beharreko pauso guztiak.
  • ZER: Etxeetako hondakinak ezarritako prozeduraren baitan jasoko dira.
    • Hondakinak 3 poltsatan sartzea beharrezkoak izango da.
    • Segurtasuna bermatze aldera, gaixotuta edota berrogeialdian dagoen etxeko hondakin GUZTIAK ERREFUSA moduan kudeatuko dira.
  • NOIZ: Astelehen eta ostegunetan udal langileak bilduko ditu hondakinak etxez etxe, jakinarazitako protokoloari jarraituz.

GAINERAKOAN, hondakinen kudeaketa bere horretan mantentzen da tamaina handikoena salbu.


Gaintzan, 2020ko martxoaren 28an.

 

GAINTZAKO UDALA