Eduki publikatzailea
Atzealdea Etxeko bakartzea
2020·04·01
Bai koronabirusaren kasu positibo batizateagatik, bai koronabirusaren kasu positibo batekin harreman estuan egoteagatik bakartuta dauden pertsonek hartu beharreko neurriak honako hauek dira:
COVID-19 duten pertsonentzat:
- Ahal den guztietan, erabilera esklusiboko logela eta bainugela izatea.
- Gelak aireztatuta egon behar du, atea itxita duela.
- Komunikatzeko telefono operatibo bat.
- Gelatik irten behar badu, pertsonak maskara kirurgikoa eraman behar du, eta segurtasun-distantzia mantendu.Baina,irtetea saihestu behar da betiere.
- Bakartze-egoeran dagoen bitartean, saihestu egin behar du adineko pertsonekin, gaixotasun kronikoak dituztenekin edo haurdunekin bizitzea.
- Logelan zabor-ontzi estalkidun bat jarri, edo itxitura hermetikoko poltsa bat.
- ERNE EGON EDOZEIN GAIXOTASUN-SINTOMA DELA ETA.
Etxean bizi diren gainerako pertsonentzat, kontu handiz ibili eta neurri hauek hartu behar dituzte:
- Isolamenduan dagoen pertsonarekin aurrez aurre ez harremanetan jartzea.
- Egunean bitan tenperatura hartzea.
- Pertsona bakar batek eman behar dio arreta pazienteari.
- Eskuak beti garbitzeabakartutako pertsona edo haren tresnak ukitu ondoren.
- Sarritan garbitzea ukitzen diren eremuak: txorrotak, etengailuak, ateen heldulekuak...
Gainera, honako puntu hauek hartu behar dira kontuan:
- Garbitzeko: lixiba erabili (1 zopa-koilarakada litro ur bakoitzeko).
- Bakartuta dagoen pertsonak erabilitako arropa eta izarak poltsa itxi batean sartu behar dira, garbigailura eramateko.
- Sukaldeko platerak, edalontziak eta tresnak tenperatura altuetan garbitu behar dira, ahal dela ontzi-garbigailuetan.
- Eta gogoratu eskuak behar bezala garbitzeaz: 40-60s urarekin eta xaboiarekin.
Covid-19aren zalantza argiketa zerbitzuaren telefonoa: 900 20 30 50
Udaletxeko telefonoa: 943 889 564
Gaizkaren telefonoa: 607 950 972
http://www.euskadi.eus/etxeko-bakartzea/web01-a2korona/eu/