Eduki publikatzailea
Atzealdea Abizenak euskaraz jartzeko kanpaina
2025·03·20
Euskal abizenak badituzu baina agiri ofizialetan erdal grafian idatzita baldin badaude, baduzu aldatzeko aukera. Oso erraza da egin beharrekoa, eta erroldatuta zauden herriko udaletxean edo Erregistro Zibilean egin dezakezu.
Ohiko galderak:
Abizena nahi dudan moduan idatzi dezaket?
Epailearen irizpidea da. Normalean Euskaltzaindiaren irizpidea jarraitzen da. Euskaltzaindiaren liburuan Muxika agertzen da baina zenbait kasutan ( Muxika, Mujika...) forma desberdinak onartu izan dira. Hala ere, abizen-aldaketa gisa izapidetu daiteke aldaketa eta, kasu horretan, Erregistroaren eta Notarioen Zuzendaritza Nagusiak erabakitzen du aldaketa onartuz edo ezetsiz.
Gurasoena aldatuta seme-alabena zuzenean aldatzen al da?
18 urtez azpikoetan bai. 18 urtez gorakoetan, Erregistrora joan eta adierazi egin behar dute beraiek ere aldatu nahi dutela baina ez dute tramitazio guztia egin behar.
Anai-arreba guztiek aldatu behar dute nahita ez?
18 urtez azpikoek bai. 18 urtez gorakoetan bakoitzak erabakitzen du.
Behin aldatuta, ze pauso jarraitu behar dira? Non islatzen da aldaketa?
Epaitegiak, ofizioz, honako tokietara bidaltzen du: Udalera, Hauteskunde Zentsura, Poliziaren eta Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusira... Hala ere, gero NANa berritzeko txanda hartu eta gero "hitzez hitzeko jaiotza agiria" eskatu behar da dagokion erregistro edo epaitegian. Eskaera egiterakoan NANa berritzeko dela esan behar da, epaitegiak horretarako bakarrik balio duen agiria eman ahal izateko.
Eskatzaileak lehengo grafiarekin dauzkan agiri guztiak berriz egin behar ditu? Adibi. Unibertsitateko tituluak...
Jaiotza, ezkontza eta seme-alaben jaiotza-agirietan aldaketa epaitegietan bertan bideratzen da, ofizioz, jaraunsletza edo herentzietan arazorik ez izateko. Gainontzeko kasuetan bakoitzak ikusi behar du. Berez, gomendagarria da ahal den toki eta agiri gehienetan aldaketa egitea.
Gazteleraz diren abizenak aldatu daitezke euskal grafiara?
Epailearen baitan geratzen da. Lehen esandako moduan, printzipioz, euskal abizenen kasuan, Euskaltzaindiaren "Deitura-izendegia" jarraitzen da. Bertan honakoa adierazten da: "Euskal deituratzat, edozein hizkuntz jatorritakoa izanda ere, Euskal Herrian sustraitu dena jo da, nahiz esku artean duzuen lehen liburuki honetan euskal jatorrikoak ez diren gehienak agerzten ez diren". Zalantza kasuan, onena Euskaltzaindiari galdetzea da. Edozein kasutan, lehen esandakoa, epailearen baitan geratzen da erabakia.