Eduki publikatzailea

Atzealdea Periazoka

Gaintzako Perioazoka, martxoak 16an

2025·02·24


Martxoaren 16an, Gaintzako lehenengo Periazoka ospatuko da, bertako ekoizleen eta artisauen eskaintza bilduko dituena jai-giroan. Goiz osoan zehar, herriko erdigunean kokatutako postuetan, produktuak eta artisautza lanak ikusi eta erosi ahal izango dira.

Halaber, bazkari herrikoia antolatuko da. Ekitaldi gastronomiko honek komunitatearen arteko elkarbizitza eta gozamena sustatzeko aukera ezin hobea eskainiko du. Antolakuntzak baieztatu duenez, 70 lagun baino gehiago inskribatu dira dagoeneko, eta ondoko herrietako jendea ere gerturatuko da.

Ekitaldi hau aukera paregabea izango da bertako ekoizle eta artisauen lana babesteko, eta eskualdeko gastronomia eta kultura disfrutatutzeko. Gaintzara etortzera animatzen zaituztegu!

Tiketak udaletxean salgai.