Publicador de contenidos
Aplicaciones anidadas
DIRULAGUNTZAK

Mahaiak, aulkiak eta oholtza
AURREKARIAK
Gaintzako Udalak herri erabilerarako mahaiak, aulkiak eta oholtza erostea zeukan erabakita. Hori dela eta hiru aurrekontu eskatu ziren. Aldi berean, herri erabilerarako altzarien inbertsioari aurre egiteko (finantziatzeko) dirulaguntza eskaera izapidetu zen Eusko Jaurlaritzan, hiru aurrekontuetatik handiena oinarri zela. Hiru eskaintzak aztertu ondoren, Aulki zerbitzuak sl enpresak egindakoa hobetsi da: Oholtza 5.622,48 € + BEZ (%21), Mahaiak eta aulkiak 5.615,94 + BEZ (%21) , GUZTIRA 11.238,42 + BEZ (%21). Guztira: 13.598,49 € Kontratua, hornikuntzak motakoa da, 18.000 euro baino txikiagoa, BEZ kanpo, beraz, zuzenean egin daiteke esleipena.
LEGE OINARRIAK
- 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora.
- Gaintzako Udalaren 2024ko aurrekontua exekutatzeko araua
- 86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gipuzkoako Toki Entitateen Kontabilitatearen Arau Esparrua ezartzen duena.
- 21/2023 Foru Araua, abenduaren 19koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Erakundeen Aurrekontuei buruzkoa
TXOSTENA
Lehena.- Erosketa Aulki Ekitaldi Zerbitzuak sl enpresari ESLEITZEA: 13.598,49 €, BEZ barne (%21)
Bigarrena.-Aulki Ekitaldi Zerbitzuaren aurrekontuan adierazitako baldintzak ONARTZEA. Hain zuzen ere fakturaren zenbatekoaren %35a eskaera egiten denean ordainduko da, eta, beste %65a Aulki Ekitaldi Zerbitzuak sl enpresak Gaintzako Udalari faktura elektronikoa aurkeztu eta alkateak onartutakoan.
Hirugarrena.-2024ko aurrekontuan erosketa egiteko (inbertsioa) partida berri bat sortua da, kreditu gehikuntzen modalitatean: 1. 000.625.334.00.01.2024 (377) Herri erabilerarako altzariak 14.650 €, izan ere Eusko Jaurlaritzan partida bazegoela justifikatu behar zen dirulaguntza izapidetzeko.
Laugarrena.-Erosketa era honetara finantziatuko da: 6.493,52 € dirulaguntzekin eta 7.104,97 euro Gaintzako Udalaren baliabide ekonomikoekin.
Bosgarrena.-Sareko aplikazioan, 2024ko aurrekontuan, 6.493,52 euroko partida bat sortuko da “herri erabilerarako altzarien dirulaguntza“ izenarekin eta R motako idazpen kontabilitatea egingo da dirulaguntzaren kobrantza eskubidea aitortzeko.
Alabaina, dirulaguntzen diru-fluxuak honakoak izango dira:
1. Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza 1.258,7 € (755,22 €, 2024an kobratuko ditugu eta 503,48 2025ean).
2. Feader dirulaguntza: 5.034,82 € (3.020,89 €, 2024an kobratuko ditugu eta 2.013,93 euro, 2025ean