Agenda

UDAKO JARDUERAK

Udan haurrekin egin asmo diren jardueretan dinamizatzaile eta begirale lanetarako pertsona aukeratzeko deialdia.
21 MAY

DEIALDIA

 

Honako honen bidez deialdia luzatzen da aurtengo udan haurrekin egin asmo diren jardueretan dinamizatzaile eta begirale lanetarako pertsona aukeratzeko.

 

Hautagaiek bete beharreko baldintzak:

  1. 18 urtetik gorako adina izatea.
  2. Euskara ondo menperatzea.
  3. Haurrekin dinamizatze eta begirale lanetarako gaitasuna izatea.
  4. Herritarra izatea baloratuko da.

Lanaldia: egunean 4 ordukoa izango da. Plangintzarako beharreko orduak barne direla.

Epealdia: 2021 eko ekainaren 28tik uztailaren 30 arte. (Biak barne)

Egin beharreko lanak:

  1. Haurrentzako jolas eta eskulanen plangintza egin eta burutzea.

Interesatuta zaudetenok eman izena udaletxean, bulego ordutegian.

Izena ematerakoan lan programa aurkeztu, baita bakoitzaren curriculum-a ere; horien arabera hautaketa egin ahal izateko.

Baloratuko dira:

  • Herriarekiko eta herria ezagutarazteko egiten diren planak.
  • Proposatutako eskulanen berezitasunak.
  • Naturarekin lotutako planak.
  • Berdintasuna jorratzen duten aktibitateak.

 

Izena emateko epea: 2021eko ekainaren 04 arte

 

Gaintzan, 2021eko maiatzaren 21ean

Alkateak;

GAIZKA BALERDI