Publicador de contenidos
Atrás Etxeko bakartzea
AMAIA ALBISUA URIBARRI
modificado hace 5 meses
Bai koronabirusaren kasu positibo batizateagatik, bai koronabirusaren kasu positibo batekin harreman estuan egoteagatik bakartuta dauden pertsonek hartu beharreko neurriak.
01·04·2020
Bai koronabirusaren kasu positibo batizateagatik, bai koronabirusaren kasu positibo batekin harreman estuan egoteagatik bakartuta dauden pertsonek hartu beharreko neurriak honako hauek dira:
COVID-19 duten pertsonentzat:
- Ahal den guztietan, erabilera esklusiboko logela eta bainugela izatea.
- Gelak aireztatuta egon behar du, atea itxita duela.
- Komunikatzeko telefono operatibo bat.
- Gelatik irten behar badu, pertsonak maskara kirurgikoa eraman behar du, eta segurtasun-distantzia mantendu.Baina,irtetea saihestu behar da betiere.
- Bakartze-egoeran dagoen bitartean, saihestu egin behar du adineko pertsonekin, gaixotasun kronikoak dituztenekin edo haurdunekin bizitzea.
- Logelan zabor-ontzi estalkidun bat jarri, edo itxitura hermetikoko poltsa bat.
- ERNE EGON EDOZEIN GAIXOTASUN-SINTOMA DELA ETA.
Etxean bizi diren gainerako pertsonentzat, kontu handiz ibili eta neurri hauek hartu behar dituzte:
- Isolamenduan dagoen pertsonarekin aurrez aurre ez harremanetan jartzea.
- Egunean bitan tenperatura hartzea.
- Pertsona bakar batek eman behar dio arreta pazienteari.
- Eskuak beti garbitzeabakartutako pertsona edo haren tresnak ukitu ondoren.
- Sarritan garbitzea ukitzen diren eremuak: txorrotak, etengailuak, ateen heldulekuak...
Gainera, honako puntu hauek hartu behar dira kontuan:
- Garbitzeko: lixiba erabili (1 zopa-koilarakada litro ur bakoitzeko).
- Bakartuta dagoen pertsonak erabilitako arropa eta izarak poltsa itxi batean sartu behar dira, garbigailura eramateko.
- Sukaldeko platerak, edalontziak eta tresnak tenperatura altuetan garbitu behar dira, ahal dela ontzi-garbigailuetan.
- Eta gogoratu eskuak behar bezala garbitzeaz: 40-60s urarekin eta xaboiarekin.
Covid-19aren zalantza argiketa zerbitzuaren telefonoa: 900 20 30 50
Udaletxeko telefonoa: 943 889 564
Gaizkaren telefonoa: 607 950 972
http://www.euskadi.eus/etxeko-bakartzea/web01-a2korona/eu/