Visor de contenido web

Turismoa

Gaintzako Ibilbideak

Leku erakargarrienak nabarmenduko ditugu, hainbat arrazoiren arabera: etnografikoa, kulturala, naturala edo bertatik ikus dezakegun panoramikagatik. Ibilbideetan zehar geldiunetxoa egitera gonbidatzen zaituztegu, eta aldi berean, zuen gustuko interesgune berriak deskubritzera.

Ibilbide horietan askotariko landaretza aurkituko duzue. Batetik, naturak basoaren barruan eskainitakoa: haritza, akazia, urkia, Iparraldeko haritza, pagoa, gaztainondoa, mahatsondo- hostoa, goroldioa, otea, txilarra, mihura... eta bestetik, baserrien inguruan gizakiak landatutakoa: sagarrondoa, mahastia, intxaurrondoa... 

Gure lurraldeetan barrena hainbat animalia ere aurkituko dituzue, batzuk landak garbi eta txukun mantentzeko hain beharrezkoak direnak: behorrak, ardiak, behiak... eta beste batzuk, berriz, basoaren isiltasunean lasai bizi direnak: basurdea, azeria, katagorria, orkatza..

  • Gaintza-Baliarrain-Altzagarate-Gaintza
  • Gaintza-Arrue-Esporraga-Gaintza
  • Gaintza-Altzaga