Noticias
Atrás

UKENDU TAILERRA

Gaintzako herriari bizitasuna eman nahi diogu, jendeak ezagutu dezan eta bertako herritarrak ekimen ezberdinetan parte har dezaten. Beste alde batetik, gure baserrietan aspalditik zegoen ohitura hau berreskuratzeko modua da tailer hau, eta belaundaldiz belaunaldi igarotzen joatea baliagarria izateaz gain ederra iruditzen zaigu.

13·02·2020


Otsailaren 22an, Gaintzako On bide elkartean ukendu tailerra burutuko dugu. Tailer hau helduei zuzendua egongo da eta 15 pertsonak gehienez ahalko dute izena eman.

Ekimen honetan ondo pasatzeaz gain, ukenduak egiten ikasiko dugu, baita zenbait sendabelar ezagutu ere. 

Gure baserritarrek garai batean asko erabiltzen zituzten sendabelarrez eginiko ukendu hauek. Oraindik ere, badira egiten jarraitzen dituztenak, baina gutxinaka galtzen dijoan ohitura dugu hau. Berreskuratzeko asmoz eta belaunaldiz belaunaldi igarotzen jarrai dezan Gaintzan egingo den tailerrera etortzea gonbidatzen zaituztegu. 

Animatu eta parte hartu!