Noticias
Atrás

Martxoak 8

1
Ostiraletik hasita iganderarteko ekintzak burutu ziren bertan.

12·03·2020


Martxoak 8 aldarrikapen eguna bilakatu zen Gaintzan ere. 

Anitzak dira emakumeek emakume izate hutsagatik jasaten dituzten zapalkuntzak, hori horrela izanik eta mugimendu feministak deitutako mobilizazioekin bat eginez Gaintza morez jantzi zen. 

Ostiralean, pelikula emanaldia eta luntx batekin tertulia egin zen, herriko emakumeak elkartu eta gustora aritu ziren gai honen inguruan hausnartzen. 

Larunbatean, pankarta egiten bukatu eta emakumeen afaria izan zuten, 20 pertsona elkartu zirelarik. Giro aparta egon zen afarian! 

Amaitzeko, igandean hamaiketako autogestionatua egin zen Gaintzako plazan, mantalen zintzilikatzea eta herrian zehar puntu moreak ezarriz! Arratsaldean, Gaintzatarrak eskualdeko mobilizazioetara jo zuten! 

 

1