Noticias

Atrás

Enirio Aralarko Mankomunitatea

Ordizia, 2018ko otsailaren 16a

16·02·2018


ENIRIO ARALARKO MANKOMUNITATEA

Iragarkia

Mankomunitatearen Zuzendaritza Batzordeak, 2011ko martxoaren 23an egindako bilkuran, txabolen erabilpen bereziaren Batzorderako Baldintza Administratibo Partikularren Baldintza-Orria onartu zen.

Aldi berean, 2018ko otsailaren 16an, Lehendakaritzaren ebazpenez, Enirio-Aralarreko mendietan hutsik dauden txabolen erabilpen berezia emateko deialdia onartu zen, prozedura irikiz eta presazko izaeraz, baita emaitza arautu behar duten Plegu partikular bereziak ere.

Hori guztia dela eta, segidan aipatzen diren txabolen erabilera pribatiborako emakidaren lizitazio publikoari ekin zaio:

 

Txabolaren izena

Kanona/urtekoa

Fiantza

Abelburu kopuru egokiena

Etizegi

83,41 €

300 €

500

Intzentsaro 1

205,77 €

300 €

500

 

Emaitzaren epea:10 urte.

Espedientearen erakusketa: Ordiziako Udaletxeko Idazkaritzan, kale Nagusia 24, lanegunetan, goizeko 9:00etatik 13:00etara eta deialdiaren publizidadetik lizitazio egunera bitarte.

Proposamenak aurkeztea: Mankomunitatearen erregistro nagusian, Ordiziako udaletxeko Idazkaritzan dagoena, lanegunetan jendea hartzeko orduetan, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 13 egun naturaleko epean.

Baldintza Administratiboen Pleguko I. eranskinean jasota dagoen ereduaren arabera aurkeztuko dira proposamenak.

Proposamenak irekitzea: Proposamenak Udaletxean irekiko dira, hauek aurkezteko epea amaitu eta hurrengo lanegunean, eguerdiko 12etan.

Ordizia, 2018ko otsailaren 16a.—Lehendakaria.